iruñea espoetxea.jpg

ETXERAT (2021-XI-11). Salhaketa Elkarteak salatu duen bezala, joan den astelehenean, azaroak 8, Iruñeko espetxean preso dagoen emakume baten heriotza salatu nahi dugu Etxerat Elkartetik ere.

Gure doluminak adierazi nahi dizkiogu hildako pertsona horren familiari. Heriotza hau Espainiako espetxeetan hiltzen diren presoen zerrenda luzeari gehitzen zaio (2021ean soilik, giza eskubideen defentsarako elkarteen arabera, gutxienez 67 pertsona hil dira espetxean), eta instantzia politiko eta judizialek ez dute ekimenik abiarazi horiek argitzeko eta, are gutxiago, horiek saihesteko bitartekoak jartzeko.

Bat gatoz, halaber, Salhaketak Nafarroako Gobernuari egiten dion eskariarekin: Iruñeko espetxean, hilketa honek duen eragina kontuan izanik, hala nahi duten emakume presoei arreta psikologikoa eskaintzea, eta egia bihurtzea guardiako mediku baten presentzialtasuna eguneko 24 orduetan, funtzionamendu-protokoloen berrikuspena, zerbitzu medikoen jarduera eta abisu-protokoloak, espetxeak zerbitzu medikuetara bideratzea.