ETXERAT. Poitiers-Vivonne-ko espetxean dagoen Izaskun Lesaka euskal preso politikoa protesta gisa mitarrean sartu zen asteazkenean ekainaren 15ean, Fleuryn preso dagoen Joseba Iturbide bere senarrarekin elkartua izateko. Atzo asteazkenean bukatzen zen eman zioten 7 eguneko zigorra baina protesta horrekin segitzeko asmoa du.

Izan ere, 2014ko urtean ezkondu ziren Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide euskal preso politikoak eta geroztik espetxe ezberdinetan mantenduak izan dira, leku berdinera trasladatua izateko egin zituzten eskaera guztiekin eta Le Vert epailek egoera konpontzeko ahoz hartu zuen konpromisuarekin ere.