ETXERAT (2020-VIII-06). Jagoba Codó Callejo preso politiko donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da Auzitegi Nazionalaren auto judiziala irmo bihurtu ondoren.

Jagobak 19 urte egin ditu espetxean eta 2015tik, kondenaren 3/4-k beteta, 3. gradu zein baldintzapeko askatasuna lor zezakeen. Bestalde, donostiarra larri gaixo diren presoen zerrendan zegoen espondilitis anquilosantea sufrituz. Horiek horrela, 16 presok osatzen dute larri eri diren presoen zerrenda, horietatik 4k beraien nortasuna era pribatuan mantenduz.

Pasa den apirilean Gorka Fraile durangarrak baldintzapeko askatasuna lortu ondoren, duela 3 urte EPPK-k abiarazitako ibilbide juridiko-penitentziarioa amaierara eraman duen bigarren presoa da Jagoba. Hainbatetan Etxerat elkartetik gure senide presoei trabarik ez jartzeko eskaria luzatu dugu Espetxe Zaintzari, presoei ezartzen zaien salbuespen legedia indargabetuz.

Onartezina da 3/4k beteta edo beteko dituzten 79 presoen gehiena lehen graduan izatea, gehienak ehunka kilometrora dauden espetxetan izanik. Amaitzeko, bizi dugun osasun krisiaren erdian euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoera salatzen dugu. MOE-k gomendioak jarraiki, larri gaixo diren zein 70 urtetik gorakoen euskal preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen dugu, baita baldintzapeko askatasuna eta graduen progresioa ahalbideratzea.