ETXERAT (2020-XI-26). Jakes Esnal preso politiko ziburutarra Lannemezango espetxera hurbildu dute. Esnal St Martin de Ré (540 km) espetxean zegoen. Jakes Esnalek 30 urte eta erdi daramatza espetxean, duela 12 urtetatik baldintzapeko askatasuna eskuratzeko irizpideak beteta ditu baina birritan ukatu egin zaio baldintzapekoa. Beste behin ere, Jakes Esnalen askatasuna eskatzen dugu.