ETXERAT (2020-V-12). Gaur Frantziako epaitegiko epaileek Jakes Esnal euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasuna onartu baldin badute ere, Parisko fiskaltzak, era sistematikoan, helegitea ezarri dio prozedura bera blokeatuz. Pasa den hilean 30 urte bete ditu Jakesek espetxean, eta bere bigarren baldintzapeko askatasun eskera zen honako hau. Atzerapenak atzerapen, 2 urte eta erdi igaro dira eta, beste behin, bere askatasuna suspenditua izan da. 

Onartezina eta lotsagarria da Parisko fiskalak jokatutako papera eta hartutako erabakia. Izan ere, Jakes Esnalek baldintzapeko askatasuna eskuratzeko irizpideak aspalditik beteak ditu; jardunera berriz itzultzeko aukerarik ez dagoela ulertuz, ez dago arrazoi juridikorik bere askatasuna ukatua izateko. Xantaia eta mendeku politikoa baten emaitza dela uste dugu.

Gaur egun sufritzen ari garen osasun larrialdiaren atarian, Esnalen inguruan hartutako erabakiaren aurkakotasuna ulergaitzat eta ankertzat kokatzen dugu. Abendu honetan 70 urte bete ditu Jakes Esnalek, eta Nazioarteko Erakundeen gomendioei segida eginez, aske utzi beharko lukete egoera berezi honetan.

Etxerat elkartetik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Jakes Esnal eta bere senitartekoei. Konponbidearen bidea oztopatu nahi dutenen aurrean lanean jarraituko dugu mendekuzko erabaki hauek iraganekoak bihurtu arte.