ETXERAT (2022-III-10). Jon Gurutz Maiza Artola preso politiko etxarriarra Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. Maizak 71 urte ditu, 14 urte terdi daramatza espetxean eta gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago. Espainiako Auzitegi Nazionaleko beste errekerimendu judizial batzuen bilakaeraren zain, Frantzian duen zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zaizkiola, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.