ETXERAT. Bere senideek Etxerati jakinarazi diotenez, Poitiers-en (estatu frantsesa) preso den Izaskun Lesaka euskal preso politikoak gose greba hasi du gaur bertan bere bikoteak, Joseba Iturbide, joan den ekainaren 28an hasitakoari batuz.

Lesaka Mitardean (zigor ziega) sartu zen bere borondatez ekainaren 15ean. Ateratzerakoan, bere salaketa gogortu egin du gose greba hasiz. Bi presoek kartzela berean izatea aldarrikatzen dute, beste edoizen senideri dagokion bisita eskubidea baliatuz.

Bestalde, Lesakarekin batera Poitiersen dauden gainontzeko euskal preso politikoek ere protesta neurriak abiatu dituzte bi preso horien elkartasunez. Horrela, Maite Aranaldek gaur hasi du 24 orduko baraualdia, eta Raul Adunak, Josu Urbietak eta Montxo Vareak 24 orduko txandakako baraualdia.