ETXERAT. Joan zen apirilaren 28an atxilotu ondoren, euskal errefuxiatu politikoa den Joseba Vizan Rio de Janeiroko Benfica izeneko espetxean dago.

Vizan bisitatu ondoren ondo dagoela esan dute abokatuek, baina beste hiru lagunekin dago ziega batean, guztiz inkomunikaturik, bisitak eta gutunak jaso ezinik, eta egoera horretan euskal errefuxiatuaren senideek urduritasuna eta ezinegona jasatzen ari dira.

Atxilotze unean, berak egindako asilo politikoaren eskakizunari Brasilgo Gobernuak uko egin diola eta Espainiako agintariek eskatutako estradizioa gauzatzeko kudeaketa hasi dela jakinarazi zioten. Brasilen bere neskalagunarekin eta bere alabarekin, irakasle gisa lanean, bizi izan du azkenengo 19 urteetan Joseba Vizan.