ETXERAT (2020-XI-30). Josetxo Arizkuren Ruiz preso politiko iruindarra Murtziako Virgen de la Arixaca izeneko Ospitaleko ZIUn dago, atzo bihotzekoak eman ostean. Arizkuren Murtzia II espetxean preso dago, bere etxetik 820 kilometrotara urrundua. Ospitaleko kardiologoek jakinarazi dutenez, bere bilakaera ona da eta datozen orduetan gela batetara eraman dezakete.

Iruñeako presoak 62 urte ditu egun, espetxean 21 urte daramatza eta bihotz gutxiegitasuna du. 2006an diagnostikatu zioten gaitza, 2008tik aurrera okerreko eboluzioa jasanez. 2018ko maiatzean bularreko angina bat izan zuen Josetxok Murtzia II espetxean.

Espetxeetako Zuzendaritzak joan den astean iragarri zuen Iruñeako presoa Logroñoko kartzelara lekualdatuko zutela. Josetxo Arizkuren gaixotasun larri eta sendaezina duten 18 preso politikoetako bat da eta, beraz, aske egon behar duten 18-etako bat, are gehiago osasun-krisi honen erdian. Etxerat elkartetik preso iruindarra berehala askatzeko eskatzen dugu, jasan duen ezbehar honetatik ondo errekuperatu ostean, behar duen asistentzia eta jarraipen medikua izateko.