ETXERATKarmele Solaguren dispertsio politikaren biktima bezala aitortuko duen monolitoaren inaugurazio ekitaldian parte hartzeko deialdiarekin bat egiten du Etxerat Elkarteak. Ekitaldirako deialdia Karmele Gogoan herri ekimenak egin du eta datorren ekainaren 24an, 12:00etan, Barañaingo Iruñeko Etorbidean gauzatuko da.

Euskal presoen kontrako sakabaneta politikak Barañaingo biztanle Karmele Solaguren Goikoetxea hil zuen 2004ko abenduaren 6an. Egun hartan, 400 kilometrotara Alcala-Mecon preso zegoen bere seme Ekain bisitatzera zihoan bere bikotekide Jose Luis Guerrarekin batera. Auto istripu batean laguntza ematearren, Soriako Norviecas izeneko herrian, errepide bazterrean zirelarik, beste kotxe batek Karmele eta Jose Luis harrapatu zituen. Karmele hilik suertatu zen eta Jose Luis larriki zauritua.

Karmele Solaguren gertatutakoa aitortzeko hamabi urteko atzerapenarekin goazela uste du Karmele Gogoan herri ekimenak eta gu bat gatoz. Eskubideak urratu dituen eta urratzen segitzen duen politika batek hildako biktima bat dugu Karmele hain justu eta Etxerat Elkartetik beste behin galdetzen dugu, non da, egun batean bai, eta bestearen ere, gure eta gure senideen aurkako giza eskubide urraketak sorrarazten dituen dispertsio politikak eragindako hamasei biktimen memoriaren eta sufrimenduaren aitortza? Biziarteko zigorra baino gehiago da gure haragietan sufritzen ari garen dispertsio politika, 16 biktima horien errekonozitu gabeko memoria horren erakusle.

karmele gogoan.jpg