karmelegogoan.jpg

ETXERAT (2019-XII-5). Bihar, abenduaren 6an, Karmele Solaguren-en omenez, Barañainen gauzatuko den omenaldian parte hartuko dugu, eta senide eta lagunei deialdia zabaldu nahi diegu parte hartzeko.

Karmeleren memoria eta aitortzaren aldarrikapena helburu, ekitaldia bere omenezko monolitoan ospatuko da.

15 urte beteko dira bizitza galdu zuela Karmele Solaguren barañaindarrak. Barañaingo bizilaguna, 2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zijoala, auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen.

Azkenengo 30 urtetan dispertsioak eta urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima. Karmele Solaguren dispertsioaren biktima gisa aitortu zuen igaz Barañaingo Udalak. Hori da bidea zalantzarik gabe, aitortza. Ala ere gainontzeko instituzioak falta dira, Nafarroakoak eta Euskal  Herri guztikoak eta baita Estatu espainolekoak ere, aitortzak dispertsioa eta urrunketarenbukaera ekarri behar duelako eta hala nahi duelako gizartearen gehiengoak.