ETXERAT. Abenduan 12 urte bete dira Karmele Solaguren, dispertsioaren biktimak istripuan izandako heriotzetik.

b0a05b55-41fe-43b8-b1c6-91b64475363b

Dakizuenez, Etxeratek dispertsioak sortu dituen 16 biktimen aitortzarengatik egiten du lan, gatazkaren biktima bezala errekonozituak izan daitezen. Istripuan hil ziren, baina ez dira istripuz gertatutako heriotzak. Ekain Guerra euskal preso politikoaren ama zelako hil zen Karmele. Inongo epaimahaiak ezarri ez zuen zigor batera kondenatzeko nahikoa, ordea: gau amaigabeak bolantearen aurrean, ehundaka kilometro izotz eta elurrarekin, beti erlojuaren kontra, beti arriskuak sahiesten, baldin eta bere semea ikusi nahi bazuen. Elur eta izotzezko gau batean, arriskuak bizitza ostu zion. Bere heriotzaren arduradunek bizkarrari eragin eta kalte fisiko, osasun eta ekonomikoez gain, 16 biktima sortu dituen kartzela politika baten alde jarraitzeko apostua mantentzen dute. Horri amaiera emateko, dispertsioaren 16 biktimen errekonozimenduaren alde lan egiten dugu. Berriz ere inoiz gerta ez dadin, dispertsioaren 16 biktimen aitortza behar dugu.

Etxeratetik, Karmele Gogoan plataformak antolatutako ekimenera gonbidatu nahi zaituztegu, Barañainen, datorren otsailaren 18an, arratsaldeko zazpietan. ​18an​ beraz,​ ohiko enkarteladak burutu ez ditzaten proposatu nahi die Etxeratek Iruñerriko herri eta auzoei,​ eta horren ordez Karmeleren aldeko ekitaldira batu daitezen. Dispertsioaren amaieraren alde lan egiten dugun pertsona guztion tokia egun horretan, Karmeleren memoriaren ondoan izan behar dela deritzogu​. Eskerrik asko.​


Berriz ere gerta ez dadin.