ETXERAT (2020-II-12). Foro Sozial Iraunkorreko partaide garen heinean, Etxerat Elkarteak oso positiboki baloratzen du euskal presoen gerturaketaren alde, Kataluniako Parlamentuak aste honetan adostutako adierazpena. Hirugarren aldia da parlamentu batek salbuespeneko espetxe politikaren aldaketa eskatzen duela (Gasteiz eta Iruñekoek egin zuten bezala). JxCat, ERC, PSC, En Comu Podem eta CUPek adostu dute adierazpena. Igaz Foro Sozialak abiatutako ekimenaren ondorioa izan da hau.

Gainera, Kataluniako sindikatu nagusiek babestu dute adierazpen instituzionala, hain justu, CCOO, UGT, InterSindical-CSC, CO.Bas, COS eta IAC sindikatuek.

ADIERAZPENA

∙ LEHENA. Euskal Herriko bizikidetzarako giza eskubideen babesa ardatz nagusitzat eta erreferentzia bakartzat hartzea, eta baita ez errepikatzeko bakearen kultura sustatzea ere.

∙ BIGARRENA. ETAren biktimen egiaren, justiziaren eta konponketaren hatsarreak defendatzea, eta baita 50 urteko gatazkan izan diren gainontzeko indarkeria adierazpenenak ere.

∙ HIRUGARRENA. Presoak jaioterrira edo familien bizitokira gerturatzea, gaixo dauden espetxeratuen tratu humanitarioa; legedi europarrak eta giza eskubideen estandarrek aurreikusten duten bezala.

∙ LAUGARRENA. Espetxeratuei aholkatzea egindako mina aitortzea, gatazkaren biktima desberdinen adiskidetzea eta elkar ezagutzea asetzeko.