ETXERAT. Etxerat elkartetik Kepa del Hoyo preso galdakoztarra Badajozeko espetxean zendu dela konfirmatzen dugu, bihotzekoak jota antza denez.

Del Hoyo 1998an izan zen atxilotua eta 2002an, jada 750 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zela, funtzionario batek erasotu zuela salatu zuen.

Egoera gogor honen aurrean, Etxerat Elkartetik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu Kepa del Hoyoren senitarteko eta inguruari.

Inoiz baino premia eta behar handiagoa dugu dispertsio politikoari behin betiko amaiera emateko.

Hurrengo komunikatua gaur 19:00etan izango da.