ETXERAT. Kepa del Hoyo preso politiko galdakoztarraren heriotzaren aurrean, bihar urtero Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean egiten dugun elkarretaratzea baliatuz, premiazko prentsaurrekoa emango dugu Hotel Arrupe aurrean gure balorazioa eman eta senide eta lagunei babesa eta elkartasuna helarazteko. 

Horrela izanik, bihar 10:30etan Azpeitiako Loiolako Santutegian euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek sufritzen jarraitzen dugun dispertsio politika salatu eta, bide batez, EAEko lehendakaria denari gure azken txostena emango diogu. Ondoren, 11:15etan urjentziazko prentsaurreko jendetsua eskainiko dugu. 

Gaiaren larritasuna ikusirik eta euskal preso politikoek pairatzen duten urrunketak sortzen dituen sailtasunengatik, Kepa del Hoyoren kasuan 750 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zegoela, bihar arte ezin izango dugu kasu honen inguruko albiste berririk eskaini.

Hurrengo komunikatua bihar, abuztuak 1, eguerdian bidaliko dugu