ETXERAT (2018-XII-21). Kinkea laugarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur, programa informatiko batez eta notario aurrean, Andoainen. 20.000 € ko sari nagusia 1021 zenbakiarentzat da. Joseba Sarrionandia eta Gose artistek ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Iruñean saldu zen zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Honez gain, bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia kinkea.eus webgunean ikusgai egongo da. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Lotura honetan duzuen sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/emaitza