zozketa kinkea lehenengo promozioa txikia.jpg

ETXERATKinkea lehenbiziko promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur, programa informatiko baten bidez eta notario aurrean, Andoainen. 20.000 € ko sari nagusia 9119 zenbakiarentzat da. Zigor Merodio artistak ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Larrabetzun saldu zen zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Honez gain, bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia kinkea.eus webgunean ikusgai egongo da. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Kinkearen lehenbiziko promozio honetan, Zigor Merodio artistak ekoiztutako “Erraldoia” izeneko litografia jasotzean, 25 €ren truke, gaurko zozketan parte hartzeko boleto bat entregatu dugu. Bigarren promozioan, bihartik hasi eta ekainaren 21rarte burutuko duguna, Javier Etayo “Tasio” margolariaren bineta bat banatuko dugu.

Lotura honetan duzuen sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/