ETXERAT (2020-V-15). Etxerat Elkarteak abian jarritako KINKEA produktu promozio berriari dagokion zozketa, datorren astelehenean, maiatzak 18 gauzatuko dugu. Dakizuenez, Covid-19 gaitzak sortutako larrialdi egoera dela eta, hasiera baten martxoaren 21 egiteko genuen zozketa bertan behera geratu zen, besterik jakinarazi arte.

Udaberriko promozioan Ikor Kotx argazkilariaren “Altsasu” izeneko artelana banatu dugu. Hortaz, 2020. urteko lehenbiziko promozioari bukaera emateko, zozketa gauzatuko dugu datorren astelehenean, ausazko informatika programa batekin eta notario aurrean. 

Informazio gehiago http://kinkea.eus/oinarriak

altsasu artelana.png