ETXERAT (2020-VI-21). 2020ko kinkea bigarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu eta 20.000 € ko sari nagusia 6578 zenbakiarentzat da. Ikor Kotx argazkilariak egindako “Zuloa” artelanarekin batera, Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar eta etzi. Zozketaren oinarriak eta informazio guztia http://kinkea.eus/oinarria

Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/sariak

zuloa.png