ETXERAT (2023-III-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Kanpotik” artelanarekin, Abadiñon saldu da 9495 zenbaki sariduna. Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 saris; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar. Hemen dituzue baita ere https://kinkea.eus/sariak

2023. urtean lau promozio egin ditu Etxerat Elkarteak, eta kinkea promozio bakoitzeko 20.000 artelan saldu dira. 25€ren truke ilustrazioa jaso duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jaso du. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatzen dira.