ETXERAT (2022-VI-21). Urteko bigarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5.701 zenbakiarentzat da. Arantza Eziolaza irudigileak egindako "Mezulari” artelanarekin, Elizondon saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 saris; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar. Hemen dituzue baita ere http://kinkea.eus/sariak

2022. urtean lau promozio egiteko asmoa du Etxerat Elkarteak, eta kinkea promozio bakoitzeko 20.000 artelan salduko dira. 25€ren truke ilustrazioa jasoko duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoko du. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatzen dira.