ETXERAT (2021-I-23). Hauek dira azken astean gauzatutako lekualdaketak: 

-Koldo Mariñelarena Garziandia, Etxarri Aranatzeko preso politikoa Teixeiroko espetxetik (600 km) Dueñaseko espetxera (310 km) lekualdatu dute.

-Endika Garate Galarza otxandioarra Puerto I espetxetik (1.020 km) El Dueso espetxera lekualdatu dute (170 km).

-Fermin Vila Mitxelena Irungo presoa Villenako espetxetik (700 km) Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute.

-Eta bestetik, Alaitz Aramendi Jaunarena preso orozkoarra Alcalako espetxetik (445 km) Brievako espetxera lekualdatu dute (475 km).