• Lupidanako gasolindegira irten eta kilometro gutxira, errepidean, Guardia Zibilaren patrol batek desbideratu egin ditu eta industrialdean senideentzako propio jarrita zegoen kontrolera eraman dituzte.
  • Senideak identifikatu dituzte eta gazte bati galdeketa egin diote.

Puerto de Santa Mariako espetxera zihoan euskal presoen senideen autobusa kontrol batean geratu du Guardia Zibilak. Senideak errepidean zihoazela patrol batek bidetik aterarazi ditu eta Gasteiz inguruko industrialdera sartu dituzte. Bertan, Guardia Zibila, senideentzat propio jarritako kontrola zegoen. .

Senideak identifikatu dituzte eta gazte bati galdeketa egin diote.

Etxeratek senideen kontrako azken jazarpen honen larritasuna salatu nahi du.Autobusa, Euskal Herritik 1000 kilometrotara dagoen espetxera zihoan.

Noiz arte?