ETXERAT. Poitierseko espetxeak bisita bikoitzak berreskuratu ditu bertan dauden euskal preso politikoen borrokaldiaren ondoren. Apirilaren hasieran asteburuetako bisita bikoitza -ordu eta erdikoa- 45 minututara murriztu zuen espetxeko zuzendaritzak. Ordutegi berriaren arabera, bisita bikoitzak asteazken eta ostegunetan egin ahal ziren.

Egoera honen aurrean, plantea burutu zuten Maite Aranalde eta Izaskun Lesaka euskal preso politikoak. Aste honetan, espetxeak atzera egin eta gaurtik aurrera, larunbatetan egin ahal izango dituzte bisita bikoitzak.