1. Ibilbidea
  2. Parte hartzea
  3. Ekitaldia
  4. Antolakuntza
  5. Zerbitzuak
  6. Boluntarioak

 

1. Ibilbidea

Antolatzaileen aburuz, hautatutako ibilbidea egokia izan da. Oiartzun egin zen bezala, bi lasterketetan banatu da Lasterbidearen bigarren edizio hau: laburra eta luzea.

Lasterketa laburra:
Helburuko publikoa umeak, gurasoak eta senide nagusiak izan dira. 300 parte hartzaileekin helburua bete da. Oiartzunen baino 60 lagun gutxiagok hartu dute parte gaurko edizioan. Antolakuntzak jasotako iritzien arabera, ibilbide hau egingarria izan da parte hartzaileentzako. Egokia.

Lasterketa luzea:
Publizitatu bezala lasterketa hau bestea baino exijenteagoa zen. Ia 8 kilometro izan dira. Gaurkoan, korrikalarien arazo nagusia eguzkia eta beroa izan dira. Horrek nabari zaildu du proba.
Dorsal-en banaketa eta prestatutako poltsen inguruko oso balorazio positiboa egiten du antolakuntzak. Aurretiaz prestatutako 800 poltsak antolakuntzan oparia (buff) ,ura, yogurt bat, edari isotonikoa eta opari bat izan dute. Kirolariak pozik agertu dira poltsa hauekin.

Hurrengo edizioetara begira, antolakuntzak jasotako feedback garrantzitsuena ibilbidean ura banatu behar dela izan da. Eguraldiak asko berotu du eguna. Hori dela eta, kirolari bat artatu behar izan du antolakuntzak osatutako mediku-talde boluntariok.

 

2. Parte hartzea

Izen ematea motel joan da lasterketak publizitate kanpaina, aurreko urtetik, asko hobetu badu ere.
Parte hartzaile gehienek azken asterako utzi dute izena ematea. Askok, gaur bertan eman dute izena. Azkenean, 720 parte hartzaile izan ditu Lasterbideanek. Aurreko urteko datuekin alderatuz, kopuru berdinetan ibili garela esan behar dugu.

 

3. Ekitaldia

Aurreko urteko ekitaldiarekin alderatuz, aurtengoa laburragoa izan da. Hori izan zen baitzen, aurreko urteko ondorioetako bat.
Ekitaldiaren irakurketa positiboa egiten du antolakuntzak. Bihotzetik eginikoa izan dela argi geratu da eta, senideen parte hartze zabala izan du ere.

 

4. Antolakuntza

Antolakuntza egokia izan da. Ez soilik Twitter bitartez parte hartzaileek antolakuntza zoriondu dutelako, baizik eta, eraginkorra izan delako. Dena irizpide eraginkorrekin antolatu da eta, emaitza, positiboa izan da.
Hobekuntza moduan, antolakuntzak ulertu du, hurrengo edizioetarako kontsigna ezin dela lasterketa pasatzen den kale berdinean egon ilarak sortzen direlako.

 

5. Zerbitzuak

Aipatu moduan, ura lasterketan zehar ematea da ateratako ondoriorik garrantzitsuena.
Programa egokia, zabala eta anitza prestatu da. Horrek jendea erakarri du, egun pasa izan bada ere.
Komunak, dutxak eta bazkariaren inguruan, oso irakurketa positiboa egiten du antolakuntzak. Bazkaltzeko hiru aukera izan dira. Menua (600 pertsonentzako), paella (500) eta herriko tabernetan, bokatak. Jendea oso pozik egon da eskainitako zerbitzuekin.

 

6. Boluntarioak

Aurtengo edizioan bolondresen kopurua nabari hazi da eta 120era iritsi da. Euren lanagatik izango ez balitz, Lasterbidean ezin izango zen ospatu. Besteak beste, bolondresak izan ditugu argazkigintza, bideogintzan,osasun asistentzian, muntaian, sari banaketan, txoznetan… Eskerrik asko bihotz bihotzez!Lasterbidean eta Etxeratek publikoki eskertu nahi diote Larrabetzuko herriari eskainitako laguntza guztia. Akatsak akats, zuten onena eman dute Lasterbidean behar bezala atera zedin. Denon artean lortu dugu.


Laster bidean, laster etxean!