• “Akats” baten ondorioz izan da Agirre atxilotua.

ETXERAT. Aurreko asteartean, Etxerat elkarteak, jakitera eman zuen bezala, Auzitegi Nazionalak aske utzi zuen Harriet Agirre Egiako bizilaguna. Kalean hiru egun egin ostean, Espainiako Poliziak berriz atxilotu zuen ostiralean, Agirrek auzi bat oraindik zabalik zuelakoan. Fiskaltzak ostera, gezurtatu egin zuen hori, eta larunbatean eman zuen aske uzteko agindua. Gauzak horrela, Harriet Agirre askatzeko eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, larunbatean, Espainiako Poliziari.

2005ean atxilotu zuten Agirre, Aurillac herrian, Frantzia erdialdean. Frantzian preso egon ondoren, 2013an jaso zuen Espainiaratzeko agindua.