Etxeratek, honako prensa oharraren bitartez, Eusko Jaurlaritzak oraingoan egindako interpelazioen harira erantzun nahi du.

Etxerat euskal preso, iheslari, eta deportatu politikoen senideen elkartea da. Beraz, bere baitan, sentsibilitate desberdinetako persona anitzak biltzen ditu. Etxeraten parte garenok ez dugu sekula persona errepresaliatu baten senide izatea aukeratu. Tokatu egin zaigu. Hala ere, egungo espetxe politikak eragiten dituen eskubide urraketak pairatzen ditugu. Baita gure senideek ere. Ikuspegi honetatik, gure eskubideak sistematikoki eta nahita urratuak diren errealitatetik, Etxeratek, Loiun gertatutakoak aspaldi lanean gabiltzan konponbideari ekarpenik egiten ez diola eta laguntzen ez duela ulertzen du. Kezka handia eragiten digu gertakari honek.

Egungo egoeraren larritasunak, erabaki politiko ausarten beharrean dago, egun aintzat hartuak ez direnak. Giza eskubideen defensa, joku partidista honetatik aldendu beharra dago. Bada garaia guk eta gure senideek pairatzen ditugun eskubide urraketa larriekin bukatzeko.

LBestalako egoerak eman direnean, azken orduetan ikusi dugun irmotasuna eta arreta behatu ez izanak kezkatzen gaitu: dispertsioak istripuak eragin izan dituenean, senideekiko erasoetan edo eta medikua ez-asistentzia larrietan.

Ordezkari politikoen jarrera aldaketan eta heldutasun politikoan sinisten dugu, egun, egoerak eskatzen duena hain zuzen ere.

Gaur ostirala da eta, berriz ere, errepidean jartzea tokatzen zaigu. Noiz arte?

Gaur ostirala eta gure eskubideek urratuak jarraitzen dute.

Etxeratek, konponbide baten alde eta pertsona guztien giza eskubideak kontuan hartuak izango diren bake eszenatoki baten alde lanean jarraituko du.