ETXERAT (2021-VI-23). Hauek dira egunotan gauzatutako hurbilketa eta lekualdaketak:

Marixol Iparragirre Genetxea preso politiko eskoriatzarra Brievako espetxetik (475 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Lexurii Gallastegi Sodupe Berangoko presoa Almeriako espetxetik (1.005 km) Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute.

Alberto Viedma Morillas preso iruindarra Almeriako espetxetik (1.005 km) Topaseko (460 km) espetxera lekualdatu dute.