ETXERAT (2022-VII-17). Lazaro Galarza Larrayoz iheslari ohi oderzitarra Mexikon hil da, lan istripu baten ondorioz. Gure besarkadarik eztuena bidali nahi diegu Lazaroren senidei. Bada garaia euskal iheslari eta deportau guztien itzulera errazteko.

Garraio lanetan zebilela, zama gainera etorri zitzaioen eta bizia galdu du. 67 urterekin hil da Lazaro Galarza.

Bere aurkako auzibide guztiak gaindituta zeudela egiaztatu ondoren, joan zen apirilean Euskal Herria itzuli zen Galarza, Iruñera, Mexikon, erbestean, 28 urte eman ondoren. Bisita horren ostean Mexikora itzuli zen, berriz ere bere jaioterrira etortzeko asmoz. 

Oraindik ere 8 euskal deportatu eta 24 erbesteratu politiko daude. Etxean eta bizirik nahi ditugu!