ETXERAT.  Atzo Mikel Otegi euskal preso politikoa Ocaña I espetxera trasladatua izan zen asteazkenean gradu ertaineko bihotzekoa izan eta Toledoko Virgen de la Salud ospitalean ingresatu ondoren. Ospitalean ebakuntza kirurgiko baten bidez stent bat jarri zitzaion bihotzean preso goierritarrari.

Atzo jaso zuen alta Mikelek eta ospitaleko plantara eraman behar zutela aipatu zioten, bertan kardiologoak bi-hiru egun obserbazioan izango zela bermatu ondoren senideei. Mediku berberak, ordea, ohe faltagatik Mikel presondegiko areara eraman beharra izan zutela esan zuen.

Ospitalean dagoen presoendegiko atalean bisitak larunbat, igande eta asteazkenean direnez, Mikelen senideak bisitarik gabe geratu ziren eta etxera itzultzea erabaki zuten (520 km). Etxera bidean Mikelen deia jaso zuten Ocaña I-eko espetxetik, kartzelako erizaindegian aurkitzen zela komunikatuz.

Onartezina da bihotzekoa izan eta 48 ordutara Mikel espetxera berriro bidali izana, bere osasun egoerak mediku atentzio duin eta egoki bat jasotzeko beharra duenean, are gehiago kardiologoak berak 2 edo 3 egun plantan igaroko zituela bermatu ondoren, bere bilakaerarentzako onura izanik.

Pasa den asteazkenean Toledoraino bidaiatu zuten Mikel Otegiren senitartekoek. Beste behin, preso baten eritasunagatik, urrunketak eta dispertsio politikak egoera erabat zailtzen dute presoaren senide eta lagunentzat, era gubidagabe batetan azaleratuz. Baina, horretaz gain, senideak bisitarik gabe utziz ospitaleko presondegiko atalera mugitu izanak eta, ondoren, etxera bidean zirela Mikel espetxera lekualdatu izanak errespetu faltatzat eta mendekuan eta gorrotoan Espetxe Zaintzak aplikatzen duen espetxe politikaren inguruko lagin baten erakusle da.

Mikel Otegi eta bere senitarteko eta lagunei, berriz ere, gure animo eta elkartasun osoa. Eta behartuak sentitzen gara errepikatzen Alcalá-Mecoko mediku zein epaileak Ibon Iparragirreren inguruan dauden eskariak aplikatu eta Ibon kalera atera eta duinki behar duen mediku asistentzia izateko aldarrikapena egitera.

Ibon Iparragirre eta larri diren euskal preso politikoen askatasuna exijitzen dugu eta Mikel eta gainontzeko euskal preso politikoen Euskal Herriratzea.