Mikel Sansebastian Soriako espetxera lekualdatu dute; Garikoitz Arruarte, Aurken Sola eta Karlos Apeztegia hurbilduak izan dira

ETXERAT (2021-V-22). Hauek dira azken astean gauzatutako hurbilketak:

Mikel Sansebastian Gaztelumendi preso lesakarra Murcia II (820 km) espetxetik (245 km) Soriako espetxera (260 km) lekualdatu dute.

Garikoitz Arruarte Santacruz preso politiko hernaniarra Soriako espetxetik (260 km) Iruñeko espetxera ekarri dute.

Iruñeko presoa den Aurken Sola Campillo, Burgoseko espetxetik (215 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Karlos Apeztegia Jaka preso hernaniarra Iruñeko espetxetik Martuteneko espetxera lekualdatu dute.