ETXERAT (2023-VI-25). 25 urte igaro dira Jose Mari Maruri trafiko istripuan hil zela, Lander semea espetxean zegoelarik, bisitatzera zihoala, eta berriro batu gara Zierbenan "Txitxarro" gogoan dugulako. 

Egunon guztioi. Eskerrik asko gaur ona hurbildu zaretenoi. Bihotzez eskertu nahi dizuegu Jose Mariren hurbilekoekin, bere familia eta gertukoekin ekitalditxo hau konpartitzera etorri zaretenoi.

Salbuespenezko espetxe politikaren urte luzeek zuzenean eta zeharka honako heriotzak eragin dituzte azken 6 hamarkadetan: 35 euskal preso politiko (hoietatik 13 azken hamaika urteetan) eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira. Gainera, beste bi pertsonak bere buruaz beste egin zuten espetxeratzea saihesteko.

Ez digute ezer oparitu, betiko lez, mobilizazioa eta kaleko lanarekin batera, instituzioetan egindako kudeaketa eta lana, eragile sozialekin ibilitakoa, presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzen lagundu du. Senide eta hurbilekoak hobeto daude, beste giro bat dugu. Eta lanean jarraituko dugu, urratsez urrats. Herri honen etorkizunaren alde. Preso, errefuxiatu eta deportatu guztiak etxera ekarri arte.

Muxu handi bat Jose Marirentzat, besarkada bana Lander, Aizeti eta gainerako familientzat, hurbilekoentzat eta lagunentzat. Gure bihotzean izango zarete betirako.

Etxean eta bizirik nahi ditugu