ETXERAT (2019-I-31). “Oier azkena izan dadila” SARE HERITARRAK asteburu honetarako mobilizazio desberdinak antolatu ditu. Bi manifestazio eta konzentrazio bat burutuko dira larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea eskatzeko. 

- Gasteizko manifestazioa: otsailak 2, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, Iparralde gizarte etxetik hasita.
- Galdakaon manifestazioa: otsailak 2, larunbata, 13:00etan, udaletxetik hasita.
- Donostian konzentrazioa: otsailak 2, larunbata, 12:00etan, Alderdi Ederren.

Etxeratek euskal gizarteari deia luzatu nahi dio, euskal presoen senide eta lagunei bereziki, mobilizazio hauetan parte hartzeko, Oierren senide eta lagunei babesa eskaintzeko eta gure konpromezua adieraztea larriki gaixorik dauden presoekiko.

Oierren heriotzak, bere egoera sendaezina izan aurretik tratamendu egoki bat ez jasotzeak eta kaleratu aurretik eta ondoren bizitako baldintza ankerrek ezinbestekoa bihurtzen dute denon konpromezua indartzea, hain zuzen ere, Oier azkena izan dadin.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!