ETXERAT (2020-XII-12). Hauek dira azken egunetan izandako aldaketak: 

-Zigor Bravo Sáez de Urabain preso politiko gasteiztarra Curtis-eko espetxetik (A Coruña, 600 km), Soriako espetxera (260 km) lekualdatu dute.

-Oier Urrutia Gonzalez preso politiko gasteiztarra baldintzapeko askatasunean geratu da 11 urte eta erdi espetxean igaro ondoren. Zaballako espetxetik atera zen atzo.

-Arrigorriagako presoa den Idoia Martinez Garcia, Villabonako (Asturies, 385 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dute eta hirugarren gradua eman diote.