Olarra, Aiestaran, Mariñelarena, Karasatorre, Ibai Aiensa eta Iglesias hurbildu dituzte

ETXERAT (2022-VIII-10). Sei euskal preso hurbildu dituzte egunotan:

Jon Olarra Guridi preso donostiarra, Logroñoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Lorenzo Aiestaran Legorburu lezoarra, Soriako espetxetik (260 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Luis Mariñelarena Garziandia preso politiko etxarriarra, Dueñaseko espetxetik (310 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Juan Ramon Karasatorre Aldaz preso etxarriarra, El Duesoko (170 km) espetxetik Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Berriozarreko preso politikoa den Ibai Aiensa Laborda, Logroñoko espetxetik (170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Juankar Iglesias Chouza preso donostiarra, Dueñaseko espetxetik (310 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.