• Senideek ezin izan zuten presoa ikusi ebakuntzaren ostean
  • Bazkaldu barik atera zuten presoa ospitaletik espetxera bidean

ETXERAT. Taupada – markagailua jarri diote Jose Ramon Lopez de Abetxuko larriki gaixo dagoen gasteizko preso politikoari. Oviedon egin zioten ebakuntza, joan zen ostiralean pultsazioak oso baxu zituelako.

Aurreko hilabetean esan zioten arabako preso politikoari ebakuntza egingo ziotela dituen arazo kardiologikoak direla eta, ostegunean, hilak 18, ingresatu zuten. Ostiralean sartu zuten ebakuntza-gelan eta, larunbatean, hilak 20, bidali zuten berriz, espetxera. Ospitaletik abisatu zuten familia –presoari ebakuntza egin behar ziotela deitu zioten- baina, ez zieten, ostera, presoa ospitalean bertan bisitatzen utzi.

Familiak ezin izan zuen, hortaz, presoa bisitatu ez ospitalean ezta espetxean ere, aurreikusita zuten aurrez aurrekoa ezin izan zutelako egin. Jose Ramon Lopez de Abetxuko bazkaldu barik atera zuten ospitaletik espetxera bidean.

Etxerat Jose Ramon eta bere senitartekoek pairatutako eskubide urraketa salatu nahi du. Larriki gaixo egon arren, espetxean eta dispertsatua mantentzen dute Jose Ramon; kalean beharko lukeen arren. Zitala da larriki eri dauden euskal preso politikoek Espainiko eta Frantziko Gobernuek duten jarrera; Osasun Eskubidearen kontrakoa erabat.