ETXERATAlcala Meco espetxeko medikuak aginduta, Principe de Asturias ospitalera eraman zuten Ibon Iparragirre euskal preso politikoa herenegun, azken egunetan eztula handitu zitzaiolako. Froga batzuk egin eta espetxera eraman zuten berriz ere.

Hiesa du Ibon Iparragirrek, C3 estadioan, eta defentsak oso baxu ditu. Joan zen astean hasi zen berriro ere eztulka Ibon Iparragirre eta asteburuan bere egoera larriagotu zen, baina espetxean medikurik ez zegoenez, astelehenerarte ez zuten ospitalera bidali.

Joan zen maiatzan ere ospitaleratu zuten Ibon, orduko hartan pneumonia harrapatu zuelako. Bai orduan zein oraingoan, Ibonen senideak urgentziaz bidaiatu behar izan dute Madrilera senidearengandik gertu egoteko. Beste behin ere Ibonen muturreko egoera isladatua geratzen da.

Bitartean, joan zen astean hain justu, ezagutu genuen Madrilgo abokatu kolegioko mediku batek Ibon Iparragirreren osasun egoerari buruzko txostena, non argi eta garbi esaten da Ibon espetxetik atera behar dutela bere gaixotasuna modu egokian eta duintasunez tratatzeko. Espetxe Zaintzako epaileak erabaki bat hartu behar du horren gainean.

Guztiz salagarria da Ibon eta bere senideak pairatzen ari direna. Noiz arten luzatu behar da egoera hau? Zeri itxaroten daude? Ibonen kondenaren suspentsioa exijitzen dugu ozen.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!