Dispertsio politikaren ondorioz hildako lehenbiziko euskal herritarrak izan ziren Aiaraldeko bi bizilagunak.
Uztailaren 1ean 35 urte beteko dira Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzetik. Aiaraldeko bi bizilagunek trafiko istripua izan zuten 1990an Zamoran, Ourenseko espetxean Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazenean.
Hori gogora ekartzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Laudioko Herriko plazan, "Berriro gerta ez dadin!" lemapean.
