• 2000 lagun baino gehiagok hartu dute parte Pilotakadaz Pilotakadaz herri txapelketan.
  • Uharte, Lekorne, Gasteiz, Elorrio eta Tolosan ospatuko dira txapelketako finalak. Etxeratek, egitarau zabala prestatu du frontoi hauetan guztietan.


ETXERAT. Pilotakadaz Pilotakada txapelketako finalen ordua da. Etxeratek antolatutako dinamika honek sakabanaketaren salaketa eta honek euskal preso eta iheslari politikoentzat eta haien senide eta lagunentzako dituen ondorioak Euskal Herriko pilotalekuetara eraman du azken hilabeteetan.

Dinamika honekin, ordea, Etxerat elkarteak, beti egin izan ohi duen bezala, euskal gizartearekin batera lanean jarraitzeko duen desioa islatu du. Horregatik, hasieratik, gure helburua dinamika hau erabat herritarra izatea zen; eta, gaur, pozez, argi esan dezakegu helburua erdietsi dugula; dinamika erabat herritarra lortu dugula. Milaka herritarren parte hartzearekin sakabanaketaren aurkako salaketa eta preso eta iheslariek eta euren sendieok jasaten ditugun eskubide urraketen salaketa pilotalekuetara eraman dugu. Honekin urte luzeetako lanari bultzada eman diogu, eta horretarako bidelagun izango ditugu bere sustraiak Euskal Herrian dituen kirola, hau da, euskal pilota; eta nola ez, baita euskal herritarron bilgune izan diren pilotalekuak ere. Adin ezberdinetakoak, emakumeen parte hartze nabaria, partiduetan maila altua eta parte hartzaileen arteko kirol pikeak ere bai. Baztanetik Muskizera edo Agurainetik Bergarara, Pilotakadaz Pilotakada ekimenak frontoiak bete ditu. Era ezberdinetan jokatu ahal izan da gainera: Eskuz, sarez, palaz, zesta-puntarekin...

Ekimen honek ikuspegi nazionala izango du gainera. Herrialde bakoitzak Nafarroak, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Iparraldeak parte hartzeko eta txapelketarako diseinu propioa egin du; betiere bilatu du parte hartze ahalik eta zabalena izateko helburuarekin. Duela hilabete batzuk abiatutako kanpaina honek kolpez kolpe, pilotakadaz pilotakada osatu dugu, sakabanaketaren eta honek dituen ondorio lantzen aurka emandako pilotakadei esker. Eta iragarri bezala, amaiera bateratu bat izango du: ekainaren 29an Euskal Herriko bost pilotalekutan batera egingo den ekitaldi banarekin. Txapelketen finalen ordua da eta, horregatik, sakabanaketarekin amaitzeko eta giza eskubideen alde egiteko Lekorne, Uharte, Elorrio, Gasteiz eta Tolosako frontoiak betetzeko ordua da. Esan bezala, herrialde bakoitzak egitarau propioa osatu du, guztietan ekitaldia nabarmentzen delarik.

Nafarroan, Pilotakadaz pilotakada ekimenak Uharteko Euskal Jai Berri frontoian ospatuko da. 200 bikote baino gehiagok hartu dute parte herrialde honetan. Hori dela eta, pala eta goxua finalak bereziki interesgarriak izango direla iragarri dezakegu. Ez hori bakarrik, eguna osatzeko erremonte, paxaka eta zesta ikuskizunak egongo dira, bazkari herrikoi zein La Jodedera taldearen emanaldiarekin. Ez hori bakarrik, egun osoan zehar, pintxo potea egongo da Uharteko frontoian.

Tolosan, goizeko 10.00etan hasiko da dispertsioaren aurkako jaia. Ekitaldian, gurpildun aulkian dauden pertsonen pala ikuskizuna egongo da. Etxeraten ekitaldiarekin batera, hamaiketakoa egongo da.

Lekornen ospatuko da iparraldeko Pilotakadaz Pilotakada ekimena. Nafarroa Behera eta Lapurdi artean dagoen herri honetan Euskal Herria Zuzenean festibala ospatzen da hortaz, parte hartzea zein ikuskizuna bermatuta egongo dira Lapurdin.

Gasteizen, Ogeta PIlotalekuan ospatuko da hitzordu solidarioa. 500 bat lagun gerturatu ziren final aurreetara aurreko ostiralean beraz parte hartze garrantzitsua aurreikusten da Arabako hiriburuan. Partiduak Ogeta Pilotalekuan ospatuko dira baina, bazkaria ostera, Auzolana Pilotalekuan izango da. Arratsaldeko 17.00etatik aurrera musikak girotuko du eguna.

Elorrion izango da Bizkaiko hitzordua. Trikitrixak, bertsolariak eta giro onak opsatzen dute beertako programazioa.

Dena den, eta giroa berotzeko, asteburu honetan ere, Oiartzungo Madalensoro kiroldegian, Pilotakadaz Pilotakada ekimenaren baitan hainbat partdu jokatuko dira. Emakume zein gizonen pala partiduaz gain, berreskuratu nahi den joko/joku modalitatea nolakoa den erakutsiko dute.

Ekainaren 29an... frontoiak betetzera goaz. Pilotakadaz pilotakada.. dispertsioa eta giza eskubideen urraketarekin amaitzeko.

Egunon, eta mila esker hona gerturatu zareten komunikabide guztiei.