ETXERAT. Mezu honen bidez, jakinarazten dizuegu Etxeratek bihar urteko seigarren istripua salatzeko egitekoa zuen prentsaurrekoa atzeratu dela. Datozen egunetan zehaztuko dugu berau egiteko aukeratutako eguna eta ordua. Bestalde, ezbeharra salatzeko kontzentrazioak mantentzen dira, hauek dira hitzorduak:


- Donostia: asteazkena, ekainak 29, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.
- Iruñea: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
- Gasteiz: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 28, 19:00etan, Arriagan.

Barkatu eragozpenak