ETXERAT (2021-III-11). Presoen txertaketa atzeratzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia guztiz desegokia dela adierazi nahi dugu. Azaldu den bezala, erabaki hori aurrerago hartuko da, txertoen eskuragarritasunaren arabera eta adin-segmentuekin lotutako irizpideak kontutan hartu gabe.

Presoek arrisku handiko taldean daude, erabilera komuneko espazio oso itxiak partekatzen dituzten pertsonak dira, kutsatze-faktoreak biderkatzen zaizkielarik, eta gainera, oso neurri murriztaileak aplikatu zaizkie. Izan ere, Martuteneko eta Basauriko espetxeko komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak etenda daude, Iruñean bezala, Estatuko espetxe gehien-gehienetan bezala, eta Zaballan, zehazki, urtarrilean hamabi pertsonari eragin zien infekzioaren agerraldi bat detektatu zen. 

Hala ere, inoiz ez da bermatu pertsona presoen segurtasuna eta oraindik ere ez dituzte ezarri haien osasuna ahalik eta gehien babesteko neurriak, hala nola, kalitatezko musukoak emanez kopuru egokian, baita beste osasun-elementu batzuk ere. Etxerat-etik uste dugu lehentasuna eman behar zaiola presoen txertaketari, eta, ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu presazko protokolo bat ezar dezatela bi erkidegoetan presoen txertaketa bermatzeko. Eta hortik harago, Espainiako gobernuak txertaketa-plan bat jarri behar du abian preso guztientzat. Estatu frantsesari dagokionez, kartzeletara iristean senideei test azkar eta doakoak egiteko proposamena berresten dugu, eta Frantzian zein Espainian, bisitak berreskuratu egin behar direla lehenbailehen adierazi nahi dugu.

txerto.jpg