anselmo 22.jpg

ETXERAT (2021-II-10). Ruben Garate Otxandioko bizilaguna, duela 22 urte hil zen, salbuespeneko espetxe-politikaren ondorioz. Errepidean hil zen, Madrilgo Alcala-Meco espetxean lagun bat bisitatu ondoren. Euskal preso politikoen sakabanaketatik eta urruntzetik zuzenean eratorritako egoera batean galdu zuen bizia.

Dispertsioa eta urruntzea, familiakook eta hurbilekook hiru hamarkada baino gehiagoz jasan ditugun terminoetan bukatu da, ez dira amaitu ordea oraindik ere aplikatzen ari diren salbuespeneko neurrriak. Era berean, sufrimendu guztien aitortzak eta bizikidetzaren eraikuntzak lekurik ez duen diskurtsoa eta logika inposatzen saiatzen jarraitzen dute.

Hortik dator Ruben Garate, sakabanaketaren biktima, Otxandioko eraikin bateko fatxadan zegoen murala kentzeko xantaia. Etxeratek defendatzen du salbuespeneko egoerak eragindako sufrimenduak eta heriotzek ere, lekua izan behar dutela memoriaren mapan. 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira, espetxeratzea saihesteko beren burua hil zuten beste bi pertsonez gain, salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz. Garrantzitsua da euskal gizartea errealitate horren garrantziaz jabetzea, eta ordezkari politikoek eta erakundeek aitortza eta erreparazioaren beharrari heldu behar diote.

Datorren larunbatean, otsailak 12, Motxotegiko igoeran parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu. Igoera Otxandioko plazatik abiatuko da, 9.30ean.