ETXERAT (2022-XII-24). Espaniako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren arabera, aurrerantzean hirugarren graduen aurkako elegite fiskala aurkezte hutsak eragotzi egingo du presoak kalean egotea, errekurtsoa ebatzi bitartean. Bi preso sozialen kasuei erantzungo lieke epaiak baina, gure iritziz, epai hori Espainiako justiziak espetxe-salbuespenari eusteko egindako beste buelta bat da.

Euskal presoen beste eskubide urraketa baten aurrean aurkitzen gara, gatazka eta sufrimendu egoera mantentzeko ahaleginetan ari diren Espainiako ultraeskuineko presio-taldeen bultzadari erantzuten dio epaiak, nahiz eta, kasu honetan, bi preso sozialen kasuei erantzunez erabaki dute lege aldaketa hau.

Behin eta berriz esaten dugun bezala, euskal gizartearen gehiengoaren borondatearen aurka doa espetxe salbuespenari eustea. Oker dabiltza. Euskal presoen senide garen aldetik, berriro diogu lanean eta mobilizatzen jarraituko dugula presoen, erbesteratuen eta deportatuen etxeratze-prozesua bukatu arte.