ETXERATEspaniako Auzitegi Nazionalak erabaki du Guardia Zibilak 2015eko manifestazioan Sare herritarrari kendu zion 104.000 €-ak ez itzultzea.

Horren aurrean, Etxerat Elkartetik esan behar dugu, beste behin ere, Estatuak presoen aldeko lana eta elkartasuna ito nahi duela. Espaniar justiziak hartutako erabakiak lapurreta estali egiten du, euskal presoen eskubideen aldeko lana bermatzeko milaka euskal herritarrok egindako ekarpen ekonomikoaren lapurreta hain justu ere.

Elkartasuna adierazi nahi diogu Sareri eta horrekin batera, martxoaren 16tik 22ra, laguntza ekonomikoa jasotzeko elkartasun astearen baitan herrietan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena egiten dugu Elkartetik.