ETXERAT. Jaenen preso dagoen Premin Sampedro euskal preso politikoaren bi anai eta gurasoek kotxe istripu bat jasan zutela atzo. Etxerat Elkartetik salatu nahi dugu, presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidai luze bezain arriskutsuak egitera behartatuta izaten direla astebururo ehundaka euskal herritar, preso politikoen lagun eta senideak. 16 hildako eta hainbat zauritu suertatu dira espetxeetarako nahitaezko bidai luzeetan.

Istripua salatzeko eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu nahi ditugu;

Iruñea: Otsailak 13, astelehena. 20:00etan, PPren egoitzaren aurrean.

Gasteiz: Otsailak 13, astelehena. 19:00retan, Andra Mari Zuriaren plazan.

Bilbo: Otsailak 14, asteartea. 19:00etan, Arriagan.

Donostia: Otsailak 15, asteazkena. 19:00retan, Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

pisu gutxi.jpg