ETXERAT (2021-XI-6). Alberto Lopez de Lacalle Gauna preso gasteiztarraren bikoteak eta lagun batek kotxe-istripu arina jasan zuten joan zen larunbatean, azaroak 6, Villlabonako (385 km) espetxeko bidean, bisita egitera zihoazela.
Bilbotik 195 kilometrotara gertatu da ezbeharra, "Hoznayo"ko gasolindegiaren inguruan, azeri bat kotxearen bidean gurutzatu delarik talka egin dute animaliaren kontra. Zorionez ez dute kalte fisikorik jasan. Hasiera batean kotxeko direkzioa kaltetua zegoela uste bazuten ere, ondoren jarraitu dute bidea presoaren bikotea eta lagunak.
Oraindik 100 euskal preso inguru daude espainiar Estatuko espetxeetan, Euskal Herritik kanpo (beste 21 Frantzian) eta bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen dira. Horregatik berriro diogu, preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen.