ETXERAT (2020-V-7). Azken bi hilabete hauetan, espainiar eta frantziako espetxe arduradunek zein arduradun politikoek gure senide presoei salbuespenean oinarritutako kudeaketa eta neurri lotsagarriak ezarri dituzte. Aste honetan, hain zuzen ere, presoen eskubideen defentsan lanean ari diren beste erakunde batzuekin batera salatu dugu jazotakoa.

Orain ‘normaltasun berria’ berrezartzera doa, apurka-apurka gizarte eta testuinguru honetara. Hori horrela, eusakl preso politikoak eta, gu, haien senitartekoak ezin gara baztertuak gelditu, eraikitzeko dagoen ‘normaltasun berria’ ezin da salbuespenetan oinarritu beste behin ere.

Jakina da Logroño espetxean Koronabirusa atzemateko testak egiten ari direla preso eta funtzionarioei. Beraz, espetxetan testak egiteko aukera badagoela egikaritzen du eta modu orokortu batean egin beharra dagoela azpimarratu nahi dugu. Aurrerapauso garrantzitsua izango litzake neurria espetxe guztietara zabaltzea Covid-19 gaixotasunaren kontrola eraman eta berrogeialdien kudeaketa errazagoa ahalbideratzeko, espetxeko moduluak egokituz horretarako.

Bestalde, jakin dugu apirilaren 9an Ocaña I espetxean izandako istiluen ondotik, hainbat preso lekualdatuak izan direla estatu alarma egoeran egonik.

Hortaz, Espetxe Zaintzak, osasun eta segurtasun neurri oro aplikatuz, lekualdaketak egiteko aukera dagoela erakutsi du eta, bestetik, gaixotasuna atzemateko testak arian-arian egiten hasten badira espetxe guztietara iritsiz, Etxerat elkartetik azken asteotan publikoki egindako eskariak indartu egiten ditu. Deseskalada prozesu honetan, iraganeko errezetak diren salbuespen neurriak albo batera utziz, normalizazio berri hori lortzeko bidean euskal preso politikoak Euskal Herrira hurbilduak izan behar dira.