Dispertsioak errepide istripu berri bat eragin du berriz ere, oraingoan oso larria izan dena. Preso politikoen hiru senide zauriturik suertatu dira, eta beste ibilgailuan bidaiatzen zuen beste persona bat istripu honetan zendu da. Istripu honen kasuan baditugu izen ezagunak, eta badira Dipertiosaren aurpegi ezagunak, neba espetxean zuen eta 27 urte bidaiatzen egon den Jone Artolaren familiaz ari garelako. Bizitza osoa eman du bizia jokoan jartzen Dispertsioaren erruz, eta gaurkoan Castelló IIko espetxetik bueltan, Ugaitz Perez, semeari bisita egin ostean, beraiei toka zaio oraingoan zoritxarrez.

Honelako istripuak ez dira besterik gabe gertatzen. Ez dira kasualitatea, kausalitatea baizik. Eta hau argi eta garbi azaldu nahi dugu: dauden tokian daudela ere, gure senideak bisitatuko ditugula erabaki dugu. Senideak maite ditugu eta gure eskubidea da, baita haiena ere. Erabakia, beraz, gurea da, baina erantzukizuna ez. Senideak ikusteko eskubidea gauzatzeko astero ehundaka kilometro egiteko erantzukizuna eta bidaiak egiteko baldintzen erantzukizuna ez dira gureak.

Gure bidaiak bermerik gabe, tentsioz beterik eta presiopean burutzen dira. Eta hauxe adierazi nahi dugu ozenki: bidaiak ez ditugu egiten oporretara, lanera edo gozamen bila joateko, edo beste zereginik ez dugulako. Bidaiak behartuta egiten ditugu.

Bidaia luzeak egiteko baldintzak guztiz egokiak dira honelako istripuak gerta daitezen, Euskal Herritik urruti dauden espetxeetarako bidaietan gure bizitza etengabe arriskuan baitago. Puerto, Algeciras edo Clairvaux-era joateko 12 orduko bidaia egin behar dugu, eta 12 orduko bidaia etxera itzultzeko. Estatuko errepideetan batetik bestera 25 urte eman ditugu jadanik, eta politika hiltzailea den sakabanaketak hamasei senide hil ditu. Sakabanaketa mendeku hutsa da, krudela da eta oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu, eta sakabanaketaren ondorioz 16 senide hil dira eta ehundaka zauriturik suertatu dira. 2014ko errepide istripuen bataz bestekoa ikaragarria da, bederatzi hilabete hauetan bederatzi istripu izan direlako.

Giza eskubideak ez dira erosten, ezta saldu ere. Ez dira negoziazio bitxien eztabaidagai eta ez dira komenientzia politikoen arabera onartu edo ukatu egiten den zerbait.

Aski da! Giza eskubideak defenda itzazue. Giza eskubideak persona guztientzat.

Dispertsioaren aurrean, tolerantziarik ez!


Etxean nahi ditugu!