ETXERAT (2019-IV-30). Txus Martin Hernando preso bizkaitarrari bihotzeko ebakuntza egiten ari diote Basurtoko ospitalean. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 20 euskal presoren artean dago Txus Martin.

Etxerat elkarteak gogorarazi nahi du Txusek gaixotasun psikologiko bat pairetzen duela eta gainera orain, bihotzeko gaitza dela eta, jasaten ari den ebakuntza kirurgikoa gehitu behar zaio, bere egoera zailduz eta antsietatea eta larritasuna sortuz.

Aldi berean, Txus Martin jasaten ari den presioa eta tratu desegokia salatu nahi dugu, ebakuntzaren aurretik eta baita ebakuntzan bertan ere, epailearen ezohiko baimenaren zehaztugabetasuna dela eta; ebakuntzari eta ebakuntza osteko egoerari era duin batean aurre egin ahal izateko.

Etxerat elkarteak argi utzi nahi du Txus Martin bere etxean egon beharko litzatekela, 104.4-a aplikatuz, edo gutxienez, espetxe arinduan, behar duen tratamenduari egoera egokienean aurre egin ahal izateko.