DSC 0225

Dispertsioa salatzeko argazki ekimena jarri du abian Etxeratek. Abuztuaren 25era arte zuen udarako irudiak Instagramera igotzera animatzen zaituztegu "Udan ere #DispertsioaSTOP #STOPdispersión testuarekin batera. Bozkatuenen artean elkarteko kinke eta poltsa bat zozkatuko ditugu.

 

 ETXERAT. Zuen udarako irudiak nahi ditugu! Bai, bai, zuenak! Joan den ostiralean iragarri genuen legez, udan ere dispertsioa salatzeko ekimena jarri du abian Etxeratek. Helburua, ehundaka pertsonek bezala, sasoi honetan gure senideak ahazten ez ditugula aldarrikatzea da,   eta bizitza zatitzen digun dispertsio politika anker hau munduari ezagutarazi, denen artean salatu. Dispertsioak atsedenik ez badigu ematen, guk ere ez diogu emango. Egin behar duzuen gauza bakarra dispertsioa salatzen ari zaretela, zuen udarako irudiak Instagram-era igotzea da, "Udan ere #DispertsioaSTOP #STOPdispersión testuarekin batera. Abuztuaren 25era arte duzue dispertsioa nahi duzuen eran salatzeko.  Bozkatuenen artean Etxerat Elkarteko kinke eta poltsa bat zozkatuko ditugu! Amaitzeko, gogoan izan igande honetan hitzordua daukagula Bizkaia eta Gipuzkoako hondartzetan. Etxean eta bizirik nahi ditugu!